SATELITEAK x 37

Published On 16 iraila, 2020 | By Sateliteak | Sateliteak
Udarako geldiunearen ostean bueltan gara Sateliteak saioarekin. Pandemia mundial honek zauritu duen, baina bizirik den musika elektronikoaren munduari errepasoa ematen jarraituko diogu bigarren denboraldi honetan zehar. Gure inguruan eta urrunago ateratako musika berria, gure ohiko atalak, dj ezberdinen nahasketak, gonbidatuak… horiek izango dira ohi bezela Sateliteak saioaren osagarri nagusiak.
Gure lehen saio honetarako, Argazki Bat Behelainoan, Echø, PHATAL, Zora Jones eta beste zenbait artisten nobedadeak entzungo ditugu. Gure In Touch atalean berriz, Iñaki Egitegi Donostiako eszena elektronikoko langile eta aktibistak egingo digu bixita. Saioa agurtzeko azken egunotan utzi gaituzten Toots Hibbert eta Jotamayúscula handiek musika aukeratu dugu.
Ongi etorriak Satelitera!

Comments are closed.