BILYNCH: Back To The Future I, II, III

‘Back To the Future’ trilogia da hilabete honetako aukeratua. Bilynchtarrok gogotsu ginen denbora bidaietan murgiltzeko, batez ere, bidaiak Delorean-en badira Doc eta Marty McFly-ekin. Eta zuk, aukera izango bazenu, nora bidaiatuko zenuke denboran? Esango al zenioke zerbait zure iraganeko ‘ni’ari?

Steven Spielbergek ekoiztu eta Robert Zemeckisek zuzendu zuten ‘Back To The Future’ trilogia. Lehendabizikoarekin arraskata izugarria izan zen, eta ondoren etorriko ziren beste biak. Marty McFly gaztea eta bere bizilaguna Dr. Emmett “Doc” Brown zientzialaria dira trilogiako protagonistak. Istrupuz egingo du Marty McFlyk lehen aldiz denboran atzera, ondoren etorriko dira beste joan etorri guztiak, iraganean aldatutakoak konpontzeko…

Hurrengo podcasta

11 Ispilu: Fly me to the moon ( Bart Howard) #bertsioak

al. Ira 14 , 2020