PANDEMONIYUA | Karlos Osinaga

2020an abiatutako ‘Etxeko Uzta’ podcastaren adar bat da ‘Pandemoniyua’. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Karlos Osinaga, ‘Txap’, gonbidatu dugu gurera. 1998tik Lisabö taldeko gitarra eta ahotsa da. Aurretik Zorrotz eta Kashbad taldeetan aritutakoa. Teknikari, ekoizle eta Bidehuts kolektiboko kidea da. Pandemia honek laboraldki nola eragin dion galdetuta, dio, Lisabören hainbat kontzertu bertan behera geratu direla eta baita teknikari bezala aurreikusiak zituen beste lan batzuk ere. Lisabören etorkizunaren inguruan galdetuta, «Gure martxa nahiko ezohikoa da, ez dugu pentsatu ere zer gertatuko den taldearekin», dio.

‘Pademoniun’ hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.

‘Pademoniun’ hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa…pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.

Hurrengo podcasta

BERBAZ : Asier Arregi geobiologian aditua; 5Ga, haren arriskuez eta babesaz

og. Abu 20 , 2020