SATELITEAK x 35

Published On 22 uztaila, 2020 | By Sateliteak | Sateliteak

Denboraldiko azken aurreko saio honetan, aspaldi hautsa kentzen ez genion gure podcasten atala berreskuratu dugu. Oraingo honetan Madame Excuse, Segovian jaio eta Madrilen bizi den Dja izan da gure bisitaria. Boogie, Nu-Disco, House, Elektro… eta beste zenbait genero maisuki nahastu dizkigu 40 minutuko podcast zoragarrian . Saioaren lehen minutuetan bestalde ohiko nobedadeak izan ditugu: Passion Farolas, Kastil, The Isolitics eta The Egyptian Loverren azken kantuak entzun ditugu.

Comments are closed.