BILYNCH: Borroka Kluba

‘Bera da Robert Paulson! Bera da Robert Paulson! Bai, hilabete honetan ‘Borroka Kluba’ (Fight Club-1999) filmaz aritu gara Bilynch saioan. David Fincher estatubatuar zinemagileak zuzendua, Chuck Palahniuk idazlearen izenburu berdineko eleberrian (1997) oinarrituta dago filma. Edward Norton, Brad Pitt eta Helena Bonham Carter dira antzezle nagusiak.

Fight Club-ek ez zituen bete bazeuden aurreikuspen ekonomikoak zine aretoetan, eta erreakzio polarizatuak izan zituen kritikaren aldetik, eta urte hartako film eztabaidagarrienetako bat bihurtu zen. Kritikariek aktoreen lana, zuzendaritza, eta filman lantzen diren gaiak zein mezuak goraipatu zituzten, baina indarkeria esplizituari eta anbiguotasun moralari buruz eztabaidatu zuten, eta asko. Denborarekin, ordea, filmari egindako harrera oso positiboa izan da kritikarien eta ikusleen artean, eta arrakasta filma DVD formatuan kaleratu zenean iritsi zen.

Hurrengo podcasta

Kera Deia | Itoiz x 1

al. Uzt 20 , 2020