Oasiko Kronikak 13: Ni ez naiz kolonialista, baina…

Hauteskundeen orakulua den soziometroari esker badakigu nork irabaziko duen uztailaren 12an; horrenbeste denboraz loa kendu digun Iruña-Veleia auzia ebatzi da eta twitter eremu segurua da berriro; eta argitu dugu espainiar kolonoen eta euskaldun abenturazaleen arteko aldea zein den. Oasiko Kronikaken saio honetan mundua konpondu dugu, beraz, ez duzue zertaz kezkatu.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena 

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

Hurrengo podcasta

Lanaren ekonomia: Asteko Sindikal agenda

al. Eka 15 , 2020