AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Eskualdeko ELA eta LABeko kideak eta Iñaki Gil de San Vicente igande honetan

Kaixo!

Ahal dugun bezala, baina iganderoko zitarekin jarraitzen dugu ahuntzok COVID-19ak ekarritako salbuespen egoera ere. Aste honetan LAB eta ELA sindikatuetako kideekin elkarrizketak izango ditugu, Zarauzko eta inguruko berri izateko. Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista ere elkarrizketatuko dugu, haren ikuspuntua jasotzeko.

Eta noski, ohiko efemeride eta umorerik ere ez zaigu faltako, aste honetan utzi gaituen lagun bati egindako omenaldiaz gain. Gora bihotzak! Igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Hurrengo podcasta

Eskualdeko ELA eta LABeko kideak eta Iñaki Gil de San Vicente igande honetan

ig. Api 5 , 2020