LUR ETA MURMUR: Koronabirusa eta baserritar txikiak

Published On 2 apirila, 2020 | By Lur eta Murmur 97-irratia | Lur eta Murmur

Etxean egonda ere, Lur eta Murmur irratsaioarekin jarraitzen dugu! Gaurko programan ezagutu nahi izan dugu nola ari diren bizitzen Euskal Herriko baserritarrak Koronaburisaren alarma-egoera hau. Zailtasunak zailtasun, elkartasun sareak antolatzen ari dira ekoizleen eta herritarren artean, eta horiek medio, kalitatezko elikagai osasuntsuak etxeetara iristea bermatzen ari dira, baserritarren lana babestuz.

Besteak beste, aurkeztu ditugu, protagonisten laguntzarekin, Uribe -Butroiko Elkartasun Sarea, Euskal Herriko Baserriko Plaza, Ipar Euskal Herriko Lekukoa eta Leitzako egitasmoa. Beste batzuk ezagutzen badituzu, idatziguzue!

Eta konfinamendua luzatzen den bitartean, agendaren ordez, burua eta gorputza elikatzeko proposamenak:

Baserritar txikien elikagaiak erosteko:

Baserriko Plaza webgunea

Lekukoa Webgunea

Uribe-Butroiko Elikadura Elkartasun Sarea

LeitzEKOko Baserritik Etxera

Bilbon www.laborebilbo.eus

Oiartzunen Labore Oarso

Irunen Labore Txingudi

Gasteizen Bioalai

Iruñean Landare 

Durangon http://ekokontsumo.eus/marisatsa

Urduñako azoka etxeetara

Eta betiko kontsumo taldeak eta sareak

Etxean janaria prestatzeko euskarazko errezetak:

Kabuena Baserria webgunean

Pagotxa webguenan

Hausnarketarako inspirazioa pizteko bi irakurketa:

Etxaldeko Emakumeak Taldeko  COVID19 eta ELIKADURA: HAUSNARKETARAKO PROPOSAMENA

Pentsalari ezkertiarren hainbat artikulu SOPA DE WUHAN liburuan.

Bukatzeko, podcast bat entzuteko: Halabediko Baserri Ataleko HERRI MEDIKUNTZA ETA SENDABELARRAK, Gorka Menendezekin.

Zaindu eta on egin!

Comments are closed.