SATELITEAK x 15

Aste honetako Sateliteak, azken egunotan kaleraturiko zenbait lan berri entzuten hasi dugu, ohi bezela. Göo ekoizle Iruñearraren azken lanarekin hasi gara, 2 Headed Deer zigiluaren azken erreferentzia ezagutu dugu, Judah eta Karmasound Galiziarren kantu berri bana ere jarri ditugu…. eta Thundercat Kaliforniarrarekin itxi dugu nobedadeen atala. Ondoren, Who Is It atalean Quincy Jones handiaren musika gogoratu dugu, Ras G ekoizlearen sanpleetan. Saioa amaitzeko gure Euskal Perla berreskuratu dugu aste honetan, Joxean Goikoetxearen Supernova diskoarekin.

Hurrengo podcasta

Bon Vivant! 2020-03-05 02:00:00

og. Mar 5 , 2020