AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Torturaren nazioarteko egunaz Oihana Barrios eta Ahoztarren kolaborazioa igandeko Ahuntzan!

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioan luxuzko bi pertsona izan ditugu Arraioko gela arroxean. Hasteko gure kolaboratzaile izarra den Ahoztar Zelaietarekin Zaldibarko zabortegiaren atzean dagoen ustelkeriaz aritu gara. Bide batez, datorren otsailaren 18an Garoa liburu dendan izango den bere liburu aurkezpenera joateko deia ere luzatu digu gure entzuleei.

Ondoren Oihana Barrios psikologoarekin torturari buruz aritu gara. Otsailaren 13a, torturaren aurkako eguna bezala ezagutzen da eta horri buruz aritu gara berarekin solasean.

Amaitzeko, ohiturari jarraituz efemeride interesgarri batzuk kontatu ditugu, musika bikainaz lagunduta.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Ultzamaldearen berri, Esan Erran irratiaren eskutik

og. Ots 13 , 2020