Sateliteak x 11

Gasteizen hasi dugu aste honetako saioa ‘Happolati’ eta ‘Kastil’ artisten azken proiektuak entzuteko. Doinu atmosferikoak ekarri ditugu ondoren, Arr edizioak zigilu berriaren ‘Gliss’ lanarekin eta ‘Bola del Desierto’ taldearen musikarekin. Aste honetako euskal perla ere ambient aldera joan zaigu, Joxan Goikoetxea eta Joan Mari Beltranen ‘Egurraren Orpotik Dator’ diskoarekin. ‘Gure Who is it’ atalean berriz, Moodymanen sampleak entzun ditugu, eta saioa musika beltzarekin amaitu dugu.

Hurrengo podcasta

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #158 mozorrotutako abestiak

og. Ots 6 , 2020