Sateliteak x 8

Aste honetako ∫atelitak saioko gonbidatu nagusia Eenyakee dj Donostiarra izan da. Berak ekarritako ordu erdiko mix bat entzuteko aukera izan baitugu. Bertan, sintetizadore zaharrak, jazz bizarroa, munduko musika bereziak… eta beste zenbait harribitxi entzuteko aukera izan dugu. Honetaz gain, astero bezela, gure inguruan kaleratutako azken lanak pintxatu ditugu, hala nola: Mikel Iraeta, Cubo & Golden Gazelle edo Two Mamarrachos Donostiarrak. Bestetik, ‘Who is it’ atalean, ‘Solo Los Solo’ talde katalandarrak erabilitako sanplea entzuteko aukera izan dugu.

Hurrengo podcasta

Nola aldatzen diren gauzak #156 apustu etxeak eta U30 greba

og. Urt 16 , 2020

Podcast gehiago