1/04 │ Soul pilulak eta The Magnetophones

Bi asteko isiltasuna eta gero, bueltan da Klask! irratsaioa. Azken eguneko berriak izan ditugu hizpide saioaren lehenengo zatian: potea ireki eta soul pilula ederrak klaskatu ditugu, eztandaraino dantza eginez. Harlem Gospel Travellers eta Jukka Eskola Soul Trio dotoreekin, Shake! piztitzarrekin, Leon Dinero eta Tito Ramirez misteriotsuekin… oinak mugitu ditugu.

Klask!en bigarren atalean, ordea, elkarrizketa interesgarria bezain dibertigarria izan dugu. The Magnetophones taldeko Paco izan dugu gurean. Duela gutxi «Reggaeloo» diskoa argitaratu dute eta horren inguruan aritu gara Rufo Old Tower Stuffen laguntzarekin.

TRACKLIST

Take Your Shoes Off (Part II) – Booker T. Averhart & The Mustangs

On the Right Road – Harlem Gospel Travellers

Stax Rules – Shake!

Lover Like Me – Leon Dinero

Mambo nª 666 – Tito Ramirez

Hanky Panky – Jukka Eskola Soul Trio

Otter Waits – The Magnetophones

Sexy Bombom – The Magnetophones

The post 1/04 │ Soul pilulak eta The Magnetophones appeared first on Halabedi.

Hurrengo podcasta

1/05 │ Soul pilula potea eta Wattseko ume basatien soinu-banda

az. Aza 6 , 2019