BESTE BAT: Montauk x 1

Musikari talde berri batek hartu du lekukoa azaroan ‘Beste Bat’ saioan. Estreinakoz arituko da Montauk taldea eta Beñat Goitia taldeko abeslariak hartu du saioa gidatzeko ardura. Astelehenetan izanen da bere txanda eta hauxe duzue egingo dituen lehen saioetatik lehena. Ambience rock estiloan aritzen da Montauk talde gasteiztarra eta Goitia abeslariak aurreratu duenez «bizitza betetzeko kantuak» aukeratuko ditu “Beste bat”-erako. Fonoteka berezia aukeratu du lehen saio honetarako, 60 minutuko kantu-katea. Aukeratutako musikarien artean daude, Ben Howard, Sigur Rós, Mojave 3, Slowdive, Neil Halstead…

Hurrengo podcasta

Mestibull 2019 10 31

al. Aza 4 , 2019