BESTE BAT: Ibil Bedi x 4

Nafarroako Ibil Bedi taldearen azken ‘Beste Bat’ saioa duzue hau. Ibai Osinaga eta Amets Aranguren aritu dira gidari lanetan. Azken saio honetan emakume ahotsak dira entzungo direnak, eta erritmo biziekin eman diote hasiera azken honi, Julieta Venegas eta La sonora Santaneraren ‘El Ladron’ kantuarekin. Baina erritmo eta estilo guztietako kantuak aditu dira azken fonoteka berezi honetan: Ines Osinaga, Patty Smith, Olatz Zugasti, Rosalia, Natalia Lafourcade, Liher, Norah Jones, Mursego, Silvia Pérez Cruz, Maddi Oihenart, Kokaña edota Amaia Romero.

Hurrengo podcasta

ITHAKA UKATUZ - Putzuzuloren urteurrena Amerika erdialdean ospatu dugu

az. Urr 30 , 2019

Podcast gehiago