AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Ahuntzak bueltan, urriaren 12an hizpide

Kaixo lagunak!

Udako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Ahuntzaren Gauerdiko Eztula. Aurten ere kolaboratzaile bikainak izango ditugu, gaurkoan, Samaizuloko sorginarekin hasita.

Ondoren, atzoko eguna izango dugu hizpide: Hispanitatearen eguna, espainiar inperialismoarena, baina baita herrien erresistentziaren aldekoa ere. Zarautzen Alde Hemendik leloarekin egindako manifaz hitz egiteko aukera izango dugu batetik, eta Argiak mendeurrena ospatzeko egindako Deskoloniza Gaitezen ekitaldien berri ere ekarriko dugu, Lander Arbelaitzen eskutik.

Aspaldiko eran, efemeride eta umore gordinik ere ez zaigu faltako. Igandero 21:00etan, Arraio Irratian! FM 99.3!

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 381 - zaraten erresuma

al. Urr 14 , 2019