A DESALAMBRAR | Kurdistan, Herrialde Katalanak eta brigadak

Kaixo entzule!
Gaurko irratsaioa ere galdu ezinezko izan da. Irratsaioaren hasieran Aratz Estonba, pasa den urtean Askapenaren brigadetan Libanon izan zen kidea izan da gurean. Leyla Guven HDPko legebiltzarkidea 100. gose greba egunera iristen ari delata, Kurdistani buruz hitzegiteko probestu dugu; Öchalanen aldeko martxa luzea, Bakurreko inbasioa eta abarrez aritu gara. Ondoren, Herrialde Katalanetara joan gara, pasa den urriaren 1eko erreferenduma antolatzeagatik Madrilen hasi berri den epaiketa politikoa abiapuntutzat hartuz,  Isabel Vallet, Endavanteko kidearekin solastu gara. Egungo “proces”aren egoera, honen aukera eta arriskuak, autokritika eta erreflexio oso interesgarriak plazaratu dizkigu burkide katalanak. Eta amaitzeko Askapenaren brigaden berri eman dugu, Libano, Palestina eta Mexiko izan ziren brigadisten esperientzia, irakasgai eta abarrak airertu ditugularik. Ez galdu entzuteko aukera!

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×94 – Brigade Loco

ar. Ots 12 , 2019