A DESALAMBRAR | Berriak, EHLen ekitaldia, Venezuela eta BDSValencia

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaio internazionalista ere bikain bezain interesgarria izan da. Hasteko aktualitateko berri batzuk landu ditugu eta jarraian, pasa den larunbatean, urtarrilaren 12an, Bilbon Askapena eta Euskal Herriaren Lagunek burutu zuten ekitaldi internazionalistaren korteak eskeini ditugu. Bertan Madrilgo EHLa eta Askapenaz gain Etxerat elkarteko kideak eta “Jotas” preso-ohiak parte hartu zuten.

Ondoren, Venezuela aldera joan gara, gaurkoan bai! Zuzenean  Yonatan Vargas, Corriente Revolucionaria Bolibar y Zamorako kidearekin elkarrizketa egin dugu, Nicolas Maduroren kargu-hartzeren inguruan eta herrialdeak bizi duen egoeraren inguruan.

Amaitzeko Valentzia aldera egin dugu salto, Irene Esteban, Defensem Drets Humans kanpainan auziperatua denak beraien epaiketaren inguruko eta BDSaren inguruan egiten duten lana azaldu digularik.

Entzun ezazue!

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×90 – 90. saioa

ar. Urt 15 , 2019