Bidasoa Attak! – 17-18 sasoiko azken saioa. Sex Beatles, Sham Pistols, Professionals, Sex Pistols

Bidasoa Attak! 2018 06 21

Kaixo Attakzaleak !

Gaurkoa denboraldiko azken saioa izango da, baina beti bezala bitxikeriz betea egongo da, hasteko SEX BEATLES talde Mallorcarraren 1979. Urteko single-a entzungo dugu, baita haien bitxikeri batzuk kontatu ere, SHAM PISTOLS izeneko 1979. urteko proiektu laburrarekin jarraitzeko, ondoren Steve Jones eta Paul Cook-ek 1979-1982 urteen artean osatu zuten THE PROFESSIONALS taldearen abesti batzuk entzungo ditugu, SEX PISTOLS taldearen grabazio berezi batzuekin bukatzeko.

Never mind the Ttaaaaaak !

Hurrengo podcasta

NORABIDE BARIK #49 - Azkena Rock Festival 2018 heldu da!!!

az. Eka 20 , 2018