3 KORTXEA: Nobedadeak, Marc Ribot’s Ceramic Dog eta El Sonotone Attack 2018!

La Reverso, 2ZIO, Rockaina, The Cherry Boppers, Mikel Uraken, Olatz Salvador eta Gasteizko Gaztetxeak 30. urteurrenaren harira kaleratutako diska izan ditugu gaurko nobedadeen artean. Gutiziaren atalean Marc Ribot’s Ceramic Dog hirukotearen “YRU Still Here?” diska berria aurkeztu dugu. Azkenik, aste honetan Gasteizko Hell Doradon izango den ospakizun berezia nabarmendu dugu: EL SONOTONE ATTACK 2018! “El Pintalabios” irratsaioak 15 urte bete ostean “El Sonotonek” aurten 5 urte beteko ditu, eta bi hamarkada hauek ospatzeko bi irratsaio hauen parte diren lagunek sekulako jaialdia antolatu dute larunbat honetarako (Maiatzak 5) : Moni Garage, Los Tupper eta Eddie and the Hot Rods taula gainean, eta dantza, jaia eta Rock’nRoll asko eszenatoki azpian! ZORIONAK!

Hurrengo podcasta

MIR: Texas

lr. Mai 5 , 2018