Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS | More
Ostiral gauez elkartu giñen Txapa irratiko estudioan Sergi, Olaia eta hirurok, musika ona eta konpainia hobean aurtengo BERBENIR-i amaiera polit bat emateko asmoz. Aurten, ohikoa baino baldarrago joan den irratsaio honi, azkenaldian faltan zaion freskura eta ganoraz, Sergik bere katean katiatuta mantendu gintuen. Gusto eta sentsibilitate handiz loturiko musikatea. Horrela, aurtengoz “pause” botoia sakatuko dugu…. eta hurrengo saiorarte agurtuko gara. Plazer bat izan da.