Bidasoa Attak! – National Wake Hegoafrikarrak

Bidasoa Attak!! 2017-05-25

Kaixo Attakzaleak!

Gaurkoan altxor ikaragarria dakarkizuegu Hego Afrikatik, NATIONAL WAKE taldea hain zuzen ere. Apartheidaren urte gogorrak ziren, baina punkaren eta reggaearen eztandarekin bat etnia desberdinetako gazte hauek NATIONAL WAKE taldea sortu zuten 1979. urtean, gorabehera eta zentsura anitz jasan izan behar zuten hauen kolore nahasketa zela eta. 1981. urtean beraien diska bakarra kaleratu zuten taldea desegin aurretik, baina zentsura handia zela eta diska hau baztertuta izan zen eta urte mordoz taldea ahaztuta egon zen. Orain dela urte gutxi Punk in Africa dokumentalari esker NATIONAL WAKE taldea berreskuratu zen eta hauen diska eta kanta ezezagun batzuk biltzen zituen diska bikoitza kaleratu zen.

Benetan saio polita.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: politika, gizarte eta kultura albisteak ekarri ditu Irulegiko Jojo Bidartek

az. Mai 24 , 2017