KAIOLATIK 2017-02-03 Dj Voz

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!! Aste hontako saioan Uribe aldetik etorri zaigu bixita, izan ere Sopelako karriketan hazia den Gorka Amondarain jauna eduki dugu gela arroxean!! 15 urte luzez aktiboan dagoen dj eta sortzailea, Euskal Herri mailan ezagunenetakoa dugu, izan ere, areto nahiz ekitaldi potente askotan  lan egin du urteotan. Bere doinuak hemendik haratago zabaltzeko aukera ere izan du, Madril, Bartzelona edota Londres bezalako hirietan. Gaur egun CUE izeneko proiektua hasi berri du Berangon, asteburuero elektronika eskeintzen duen aretoa. Ostiralean bera ezagutzako parada izan genuen, bere ibilbideaz eta orainaz hitz egin, eta musika ederra entzun. On egin eta UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Hurrengo podcasta

SAREAN ZEHAR: 212. edizioa

al. Ots 6 , 2017