Adesalambrar 2016ko Azaroaren 15a

Gaurko irratsaioan ohiko formatua mantendu dugu. Asteko kronikan hainbat gai jorratu ditugu: FARC eta Kolonbiako gobernuaren arteko bigarren bake akordioa, Turkiako egoera, Brasilen MST-ren kontra abiatu duten errepresioa…

Ondoren, Udane eta Ane elkarrizketatu ditugu, udan Askapenaren eskutik Bolivian izandako bi brigadista. Herrialdeko egoera zein den azaldu eta Hezkuntzaren Deskolonizazioan sakondu dute.

Azkenik, kolaboratzaile gisa, Alaitz hurbildu zaigu Hala Bediko estudioetara. Marokoko egoera izan du aipagai, poliziak arrain zailtzaile bat hil ondoren piztu diren protesten harira.

Hurrengo podcasta

BERBENIR-Chicanotik Italiarrera, baina ez zuzen-zuzen.

ar. Aza 15 , 2016