HAUS OF BEATS 47

haus-of-beats-47

HAUS OF BEATS #47

Azal diseinua/ Cover design: Mikel Etxeberria

Gaurko promoen atala Deadboy eta bere “Tens of Cups (Ambient Version)-ekin hasi gara, Ten Thousand Yen-en argitaratuko duen lehenengo lana izango delarik. Ondoren urrian Lissoms labelean azaleratuko den Edmonson-en “Saturdays” eta bere doinu house klasikoak eta Lord Of The Isles AKA Neil McDonald-en “Airgoid Meall” urriaren 11an entzun ahal izango duguna. Honetaz aparte OR:LA-ren “UK Lonely” eta Recondite-en “Capable” entzun ditugu bihak baita ere urriaren 11an argitaratuko direlarik. Azkenengo promoa Brassicca-k dakarkigu “Wryders” kantua Feel My Bicep disketxean argitarauko duena abenduaren 9an.

Ondoren, Calyx & TeeBee – Loose Ends, Fabrik Londreseko diskotekarendako eginiko 111 kantuko albumean datorren hau entzun eta gero Versalifen Shine Eye eta bere elektro tekno doinuak izan ditugu Pepe Bradock maixuaren lan berriarekin bukatzeko, “Grodno”, Atavisme bere zigiluan argitaratuta.

Erdiko atalean ENe! Bergararraren Remedios Naturales, Hieroglyphic Being ostiral honetan paraleloan entzun ahal izango duguna eta Axel Boman I.D-en egongo dena Asier Galianoren ondoan.

Atzera begira atalean , Lena Platonos, Grezian musika elektronikoan aintzindari hartzen dena, Dark Entries disketxeak 1984ko bere SUN MASKS-en berrargitalpenaren “Η Κυψέλη (The Beehive)”, entzun dugu, Underground Repairs-en “Washing” jarraitu dio The Frozen Autumn italiar darkwave taldearekin bukatzeko.

Dakizuen bezela HAUS OF BEATs-ek urte 1 ingo dau hurrengo astian eta ospatzeko Bergarako gaztetxian ospakizuna ingou. 7tan CANELA EN SURCO irratsaioko kideak izango ditugu irratsaioa zuzenean egingo dutelarik. Gero, 12tan gaua zabaltzeko Haus Of Beats-eko kidiak zabalduko gaua. Gero, Bergarako Ene! izango dou zuzenekoa eginez. Eta azkenik gaua bukatzeko ABU SOU eta CHEZ ED Bartzelonarrak itxiko debe.

Eskerrik asko danoi urte honetan zihar irratsaioa entzuten debenei eta modu askotan lagundu izan daben jende danai. Eta gogoratu argia juaten denean HAUS OF BEATS!!

haus-of-beats-urteurrena

 

TRACKLIST:
1. Deadboy -Tens of Cups (Ambient Version) (Ten Thousand Yen) out 11 Nov
2. Edmonson – Saturdays (Lissoms) out Nov
3. Lord Of The Isles – Airgoid Meall (ESP Institute) out 11 Nov
4. Or:la – UK lonely (Hotflush) out 11 Nov
5. Recondite – Capable (Ghostly International) out 11 Nov
6. Brassica – Wryders (Feel My Bicep) out 9 Dec
7. Calyx & TeeBee – Loose Ends
8. Versalife – Shine Eye (Shipwrec)
9. Pepe Bradock – Grodno (Atavisme)
10. Ene! – Remedios Naturales
11. Hieroglyphic Being – Liquid sex (Ghostly International)
12. Axel Boman – Son Of A Plumber (Studio Barnhus Sweden)
13. Lena Platonos – Η Κυψέλη (The Beehive) (Dark Entries)
14. Underground Repairs – Washing
15. The Frozen Autumn – Is Everything Real? (Dark Entries)

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: Lesakako 'Nafarroa Oinez', Aroztegia auziko azken berriak eta agenda

ar. Aza 8 , 2016

Podcast gehiago