ERASO! taldearekin solasaldia gaurko 3Kortxean

Gaurko saioan Eraso taldeko gitarra eta abeslaria den Sergerekin izan dugu elkarrizketa. Lehen diskoetako doinuetara bueltatu direla nabaria da “Kaiolatik Ihes” azkeneko erreferentzia honetan, eta eszenatokian ere hasierako indarrarekin ikusten direla aitortu digu Sergek. Steve Wynn musikaria izan da gaurko gutizia, eta nobedadeen artean Petti & Etxeko Uzta, Baobabs Will Destroy Your Planet, Doctor Deseo, Kelly Kapowsky eta Gatillazo izan ditugu.

erasooo

Hurrengo podcasta

Xabi Belastegi-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

lr. Api 23 , 2016