KIROL LEIHOA: Ariane Ochoa: “Jendearen erantzuna ikaragarria izan da, asko gozatu dut, eta Zarautzen horrelako txapelketa bat izatea paregabea da”

Ariane Ochoak asteburuan jokatu den Pro Zarautz txapelketa nola joan den kontatu digu. Bizkaitarra finalerdietaraino iritsi zen. Bertan Pauline Ado hendaiarrak -txapelketako irabazleak- garaitu zuen. Halaber, Pilotako Euskal Selekzioak asteburu honetan egin du debuta ofizialki Valentziaren aurka Azkoitian eta Oiartzunen jokaturiko partidetan. Bertan izan zen Patri Espinar eta egun berezi horiek nola bizitu zituen kontatu digu. Bestalde, asteburuari errepasoa egiteko protagonista mordoa izan dugu gurean: Garazi Murua (Athletic), Aintzane Encinas (Reala), Esti Aizpurua (Oiartzun), Oihana Kortazar (Mendi lasterketak), Maialen Mugica (Bera Bera), Veronica Berastain (Zuazo), Aiora Armendariz (Orvina), Patricia Maraña (Hockey Reala), Ariane Prados (WP 9802) eta Ane Basauri (Leioa).

Hurrengo podcasta

Kultur Kuboa - EUSKAL BARROKENSEMBLE

al. Api 4 , 2016