BERBENIR-Unai

Ostiral gauak atsegin ditut. Gonbidatu batekin irratira joan, eta dakarren musika entzun, bitartean zerbezatxo bat hartu eta mikroez kanpo sortzen den solasaldia plazer bat da. Benetan ariketa ederra da eta etorri nahi duen oro, gonbidaturik dago.

Oraingo hontan, Unai Aranzabal, Bergarar musikazale amorratua etorri da. Etorri aurretik ea zer ekarriko zuen pentsatzen aritu naizen arren, sorpresa galanta hartu dut, gehienbat Rap,eta Hip-Hop inguruko musika ekarri duela esandakoan. Baina musika onak ez du estilorik ezagutzen, eta segituan pasa zaigu saioko ordubetea. Hurrengoan berriro!

Hurrengo podcasta

ADI - "Warble Machine" musika tresna harrigarria!

az. Mar 9 , 2016