HERTZETAN #2 – 2ZIO

Radio Kultura eta Kanaldudek elkarlanean, Hertzetan emankizunaren bigarren alea aurkezten dautzuegu. Giranice taldearen rock instrumentaletik landa estiloz arrunt aldatzen dugu, aldi huntan 2zio rap taldea izan baita gure gonbita. Udazken huntan, hirukoteak “Bideak” bere bigarren diska kaleratu du. Sorkuntza fasea, hitzak, zuzenezkoak, autoekoizpena, rapa Euskal Herrian, bertsolaritzarekin harremanak… hainbat gai aipatu ditugu emankizunean zehar, elgarrizketa kontzertu zatiekin tartekatuz.

Hurrengo podcasta

KULTUR KAPSULAK - Iturri polizialetik at den liburua (Ekarri Armak - Imanol Murua)

al. Abe 28 , 2015