KAIOLATIK Ruben Rubio 2015-12-11

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako irratsaioan Lasartetik etorri zaigu bixita. Bertan jaiotako Rubenek duela zazpi urte ekin zion musika nahasteari. Bere bizilagun batek bultzatuta elektronikataz interesatzen hasi eta lehenbiziko plater eta biniloak eskuratu zituen, etxean nahasketak egiten hasteko. Hortik gutxira Zulo, Konplot edota Etxekalte bezalako lekuetan hasi zen diskak jartzen, eta martxa pixkat hartzean, komodidadea eta ekonomia kontuan hartuta, gailu digitaletara egin zuen salto. Azken urteeetan Zarauzko Dwall tabernan aritu da hilero musika ziztatzen. Bere ibilbidean elektronikaren adar ezberdinak ikutu ditu, Tech-house-a, Minimal.techno-a edota Deep house-a. Atzokoan Deep benetan bihurria eskeini zigun, dantzarako ezinhobea!!! On egin eta UP THE KAIOLS!!!

 

 

Hurrengo podcasta

2015-12-10 KASU musika taldea TERRITORIO LIBRE BAKARRA saioan

ig. Abe 13 , 2015