Izaki Gardenak aste honetako 3Kortxean

Aste honetan, Jon Basaguren, Izaki Gardenak taldeko gitarra-jolea eta abeslaria hurbildu zaigu estudioetara. Aurri gara izeneko diskoa kaleratu berri du Izaki Gardenak taldeak eta diskoaz zein taldearen ibilbide eta etorkizunaz mintzatu gara luze eta zabal. Gainera, gitarrarekin batera hurbildu da Jon, eta pare bat kantu jo dizkigu akustikoan, Urpekontziak eta Hibernazioa. Elkarrizketarekin batera, Iheskide, Sorkun, Peachy Joke, Jupiter Jon, Anari, Voltaia, Txapelpunk, Olatz Zugasti, Ciclonautas eta beste zenbait nobedade entzun zein agenda guztia errepasatu dugu.

DaniArriabalaga3_foto610x342

Hurrengo podcasta

KAIOLATIK Mike on fire 2015-12-04

lr. Abe 5 , 2015