kolax20151020

Gaurko kolaxean Lokatzako Jon Unamunorekin hitz egin dugu, Larunbateko bizikleta festaz.

Jakue Paskualekin hitz egin dugu, orain dela bi urte grabatu zuten “radikales libres” izeneko dokumentala oinarri hartuta.

Unai Etxeberriak Deba ibaiaren egoera zein den azaldu digu, igandean egingo den erreka garbiketa aitzaki hartuta.

Ainhoa Narbaizak emakumeen mundu martxaren amaiera nolakoa izan zen kontatu digu.

Haur eta gurasoen asanbladaz hitz egin dugu, baita gure esku dago ekimenaz. Gai guztiak “el toubab” bakarlariaren abestiekin josi ditugu.

el_toubab_web

Hurrengo podcasta

Euskalgintza, lehen sektorea eta Baionako IKEA aipatu dizkigu Gure irratiko Ihintza Arrietak

az. Urr 21 , 2015