Xanpler-en txanda Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!! Kaiolatik fest-erako astebete faltan, etxeko uztari egingo genion so atzokoan. Izan ere, infernuko kobazuloetatik irten eta Xanpler handia gela arroxera itzuli zen!!! Kaiolatik saioaren fundatzaile Elektropeñarekin batera, Elektro bortitza eta Deep gogorra nahiz iluna ditu maite Xan handiak. Bere ibilbidean sorkuntzan jarri du indar gehiena, techno eta elektroa nahasten dituzten abesti bihurriak eginez. Baina nahasketak egiteko ere badu abilezia, eta atzokoan gure uhin libreetan frogatuko genuen!!! Hurrengo asteko festan bere doinuetaz gozatu ahal izango dugu, eta atzoko saioan bere karta izkutuak erakutsiko zizkigun aurrerapen modura!!! Infernuko semea bueltan da!!!UP THE KAIOLS!!!

xanpler latigo sellua

Hurrengo podcasta

Sputnik! - 2015/05/30

ig. Mai 31 , 2015