Adesalambrar 2015/05/05

Denbora luzean irratsaioa egin gabe egon ondoren, gaurko irratsaioak ohiko egitura izan du. Hasteko, asteko kronika egin dugu eta munduan barrena gertatzen ari diren kontuak ekarri ditugu gurera: Kolonbiako kontuak, Palestinakoak, Frantziako arma negozioak eta abar. Ondoren, audio bat jarri dugu apirilaren amaieran Argentinan “primera marcha de las mujeres originariak por el buen vivir”-eko kideek kongresuan parte hartu zuteneko berria aipatzen zen eta Moira Millan maputxeari egindako elkarrizketa. Azkenik, Sebastian Venezuelak Pakito Arriaraneko kideak kolaborazioa egin digu eta azken hilabeteetan Venezuelaren aurka Europar Batasuna egiten ari den erasoaren berri eman digu eta bereziki, Espainia egiten ari dena. Horrez gain, Venezuelan aurrera daramaten prozesuaren kontuak ekarri dizkigu.

Hurrengo podcasta

Maiatzak 5 Berbenir!

ar. Mai 5 , 2015