SOLASEAN #2 – TAFTA/TTIP

LOGO

Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Hilabetero gonbidatuak eta musika goxoa.

Hartu arnasa, jarri lasai, ekonomiaz hitz egitera goaz eta.

Gure bizitzetan eragin ikaragarria izango duen TAFTA edo TTIP akordioak esplikatzen saiatuko gara aldi honetan, itun honek izan ditzakeen ondorio larriak eta erabakitzeko moduak esplikatzea izan dugu helburu.

Gonbidatuak: Xabier Harlouchet (BIZI-ko kidea) eta Eder Etxebarria (bankuen munduan aritu eta aditua)

Musika: Pink Floyd

Hurrengo podcasta

Adi 2015 03 31

ar. Mar 31 , 2015