Kokotean kosk taldea 3Kortxean

Aste honetako gonbidatuak Kokotean kosk talde gasteiztarreko kideak izan dira. Maketa berriaren kaleratzeaz eta taldearen ingurukoez arituko gara saioaren bigarren erdian. Horrekin batera, asteburu honetan Gasteizen dugun agenda oparo eta zabala izango dugu gidari: Bob Marley-ren 70. urteurrenaren harira antolatu diren bi festak, Jorge Pardoren jazz-flamenkoa, gaztetxeko hc kontzertua edo James Hunter-en gasteizerako bisita. Nobedade zenbait ere izango ditugu, tartean, Kodigo Norteren edo Bob Dylan-en lan berriak.

Hurrengo podcasta

Javier Ganuza Kaiolatik saioan!!!

ol. Ots 6 , 2015