Kutxabeltza. Sunny Day Real Estate.

Published On 5 azaroa, 2014 | By kutxabeltza | Kutxa Beltza

Kutxa beltzaren tenporada berria Seatle aldeko aspaldiko talde batekin hasiko dugu. Esmeralda hirian Grunge musika pil-pilean zegoela sortu ziren baina beraien soinua gehiago hurbildu da Emo estilora. Bilakaera goraberatsua izan zuten partaideen arteko liskar, joan-etorri eta disketxeak aukeratzeko sorte txarragatik. Ibilbide motza izan arren, kaleratu zituzten lan apurrak entzutean, 90.hamarkadak0 erreferentziazko talde baten aurrean gaudela ohartzen gara.

 

Comments are closed.