Txapa irratia 30 urte uhinak astintzen

30 urte. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da.

Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak. Hasteko asteburu honetan dugu zita: 30 ordutako maratoia egitera goaz, mozketako gabeko zuzeneko emisioa, ekintza, berezitasun, kontzertu, tertulia, ikuskizun eta sorpresaz betea. Irratsaio eta musikaz gozatzeko mahaiak, eserlekuak eta edariak izango ditugu. Urriaren 18an, larunbatean hasi, eta iganderarte uhin banpirikoek hartuko dute Bergara.

30 ordu

Larunbatean goizeko 10:00etan hasiko dugu maratoia, txupinazoak emango dio berba jasari hasiera. Jarraian Txapako irratsaioak, eta ekintza bereziak tartekatzen joango gara, 13:30ean Erreka garbiketaren inguruko irratsaioa seminariotik. 14:15ean Kopla barik bertso eskolakoek puntuak eta komak jarriko dizkigute. Arratsaldeko 17:00etan azken 30 urteen histori