Muffin Beltzak 2014-10-09: Eskoziaz (gehiago)

muffinbeltzakOsteguneroko moduan, uhinak munduko bazterrekin zipriztintzera dator Muffin Beltzak. Eskoziara egin dugu salto oraingoan, pasa den irailaren 18an izandako independentzia erreferendumari buruz luze eta zabal mintzatzeko. Aitor Agirrezabal Garako kazetaria eta Richard Weyndling Iruñean bizi den eskoziarra izan ditugu bidaikide horretarako. Azkenik, Edinburgoko The Matatunes talde euskal-eskoziarra ezagutu nahi izan dugu, bere akordiolari Jokinen bitartez.

Gaurkoan ere, bapo bapo gosaldu, bazkaldu edo afaltzeko prestatu dugu menua! Goza ezazue!

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Tom Petty & The Heartbrakers, Leon Rusell, Lou Reed....

og. Urr 9 , 2014