Eskuliburu Ilustratua #8 Mitoak eta Erlijioa

Published On 18 ekaina, 2014 | By Eskuliburu ilustratua Txapa Irratia | Eskuliburu ilustratua

Torii atea. Xinto erlijioa. Jainko bakoitzaren santutegirako sarrera.

 

Zer ote dira mitoak? Eta zela sortzen da erlijio bat?
Aurre-historiako gizakiek ere izango al zuten mito edo erlijiorik?

Honako-honetan, Mesopotamiako sumeriar herriko epopeiatik hasi eta mundu-erdi zeharkatu dugu leku askotako mito erlijiosoen inguruan jardunez. Egipziarren 3000 urteak, greziarren titan eta jainko olinpiarrak, Buda Gautama-ren argiztapena, hinduismoaren dharma eta kastak, japoniako xintoisten zortzi milioi jainkoak, erromatarren erlijio pragmatikoa, euskaldunon kondairak eta eskandinabiako Odin eta Thor. Bukatzeko ateismoaren inguruko gogoetatxo bat.

Amerika, Afrika eta Ozeaniako jainkoak hurrengo baterako geratu zaizkigu. Izan ere ordu bete 60 minutu besterik ez dira (sumeriarrei esker?).

Jainkoek zain zaitzatela! Edo ez.

Comments are closed.