Muffin Beltzak, 2014-05-21: Kherau

IMG-20140219-WA0008(1)Badira munduan zehar bidaiatzeko modu asko, eta horietako bat da musika. Horregatik, Kherau talde bizkaitarra gonbidatu dugu gaur gurera, Aukhera disko berria aurkezteko. Izan ere, munduan zehar bidaiatzeko moduko doinuak sartu dituzte disko berrian. Hala, Transilvanian, Italian, Bretainan eta Amerikako Estatu Batuetan zehar ibili gara haien eskutik. Denboran atzera ere ibili gara, eta baita aurrera ere. Inoizko Muffin Beltzarik musikalena, zuen belarriak goxatzeko! On egin!

 

Hurrengo podcasta

Teknoanderearen Espazioa (11) BASOA eta BIODIBERTSITATEA

og. Mai 22 , 2014