Argizirin aitaldia

Aste honetako Argizirin aitaldia saioan Iñaki Etxeleku BERRIAko kazetariarekin Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeei buruz solastatu gara. Bertzalde, Amaia Nausia historialariarekin Putas o virgenes liburua hizpide izan dugu eta Imanol Azkuerekin Gipuzkoako herritarren parte hartze esperientzietaz aritu gara. Bukatzeko Sagrario Aleman euskaltzalearekin larunbatean Iruñean eginen den manifestaldiaz mintzatu gara. Gaurko saioan ere, McOnaken kanta batzuk entzunen ditugu.

Hurrengo podcasta

Zinema uneak .::. 2014.03.21

og. Mar 20 , 2014