Lehen Mundu Gerra Zaharrak Berrin

Gaurkoan Lehen Mundu Gerra izan dugu mintzagai Zaharrak Berrin. Lehenik eta behin Eneko Bidegain kazetaritza irakaslearekin gerra honek ipar Euskal Herrian izan zuen eragina ikusi ahal izan dugu garai horretan argitaratzen zen Euskalduna aldizkariaren jarraipena eginez. Garai hartan ipar euskal herritar gehienak gerraren aldekoak ziren eta gerraren bidez frantzez nazionalismoa asko indartu zen.

Irratsaioaren bigarren zatian pelikulak izan ditugu aipagai; Senderos de gloria, Largo domingo de noviazgo eta Jonny cogió su fusil.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2014-03-07 (Film-Soinu-Bandak)

ol. Mar 7 , 2014