Klioren Basoa, Jenkinsen belarria eta Blas Lezokoa

Estatua de Blas de Lezo en Cartagena de Indias

Aro Modernoko historiari begirada labur bat botatzen dion edonor konturatuko da Europako herrialde ia denak etengabeko gerretan aritu izan zirela euren artean Kontinente Zaharreko nahiz Mundu Berriko lurraldeak tarta erraldoiak bailiran euren artean banatzeko. Monarkia Hispanikoa, XVI. mendean suposatu zuen Urrezko Aroaren ostean, gainbehera nabari batean sartu zen eta Ameriketan zituen hainbat kolonia, pixkanaka-pixkanaka, Frantzia, Herbehereak edota Britainia Handia bezalako potentzien eskuetan joan ziren erortzen. Halere, prozesu horretan Espainiak erresistenzia nabaria erakutsi izan zuen behin baino gehiagotan. Gaurkoan, hirurehun bat urtez egingo dugu atzera, Britainia Handiaren eta Monarkia Hispanikoaren arteko gerra horietako batera, zeinean euskaldun batek berebiziko papera bete izan zuen, kasik kondaira bat bihurtzeraino. Lotu segurtasun uhalak, makina aireratzera goaz eta.

JAITSI

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS:Napoka Iria eta Izaki Gardenak

al. Mar 3 , 2014