Zinema uneak .::. 2014.02.28

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, azken albisteak, telesail baten barrenak eta, nola ez,soinu banda zoragarri baten abestiak. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Gary Oldman eta Harrison Ford batzen dituen thrillar bat Diruaren boterea; Stephen Frears zuzendari eta Judy Dench protagonista duen Philomena, Oscar sarietarako lau izendapen lortu dituena; eta, Frantziatik heltzen den komedia dibertigarri bat, Paris kosta ahala kosta. Gure aste honetako telesaila, ama eta alaba neurotiko eta kafe zale pare baten abenturak kontatzen dizkigun Gilmore neskak; eta azken berrien atalean igandean banatuko diren Oscar sariak, Harold Ramis zuzendari eta aktorea, jarraipen batzuren azken albisteak, eta NBC katearen proiektu berriak protagonista. Eta beti bezala, soinu banda zoragarri bat, noski…

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 18 .::. 2014.02.28

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Small Faces, "Divided and United", eta Tailandiako kantak

og. Ots 27 , 2014