Viva Bazooka taldeko Hasier izan dugu 3Kortxean

Viva Bazooka taldeko Hasier izan dugu Hala Bediko estudioetan. Gasteizko bikote instrumentalak indartsu hasi du 2014 urtea, abesti berriak biltzen dituen bi lan ezberdin kaleratuz. Alde batetik, 4 abesti biltzen dituen Bum! Bum! Brazil! EP-a, eta bestetik, The Arty Sessions, azken hau soilik interneten entzungai. Disko batak zein besteak, bikotearen Adelante punk, bailame el día estreinakoaren ildoari eusten diote.

Bestetik, Gasteiz eta inguruotako agenda ere errepasatu dugu, eta zenbait nobedade ere aurkeztu: Las Tuerkas, Borrokan, Basmatti & Vidaur, …

 

 

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: "No time for love", Dr. Ross, Beatles eta Dixebra

ol. Ots 21 , 2014