Beldurrik ez, Madiba

Horixe da bizitza; mendi erraldoi bat igo eta han goitik ikustea, oraindik, beste hainbeste direla igotzeko geratzen zaizkizunak. Atsedenik gabeko borroka, gatazkaren kudeatzea, etsaien aurrean indartsu agertzea, galduz irakastea, irabaziz umiltzea, lagunen ondoan xamur gozatzea, hutsunea betetzen ahalegintzea, hutsunea beti existituko dela ohartzea, bata bestearen atzetik luzatzen den mendi lerroa.

27 urte, urte asko da kartzela batean preso emateko. Are gehiago, urte horietako asko irla batean, urez inguraturik eta baldintza negargarrietan pasa behar badituzu. Edo beltza bazara, adibidez, zuriek menpean hartuta daukaten herrialde batean, duela berrogeita hamar urte edo gaur eta hemen. Indar egin behar diozu zeure buruari egunero horrelakoetan, etsiak har ez zaitzan, gorrotoak barrutik janda amai ez dezazun.

Mendi erraldoi bat igotzearekin konparatzen zuen Mandelak bizitza. Behin mendi hori igota konturatzen da bat, beste hainbeste falta zaizkiola oraindik igotzeko. Garaipena inoiz ez delako imajinatzen genuen bezalakoa izango. Bizitza borroka konstante bat baino ez bada, igo eta igo pasa arren, inoiz bukatzen ez den mendi lerroa.

Hurrengo podcasta

Anartz Nomaklimato Kaiolatik saiuan!!!

lr. Abe 14 , 2013

Podcast gehiago