Album bat, konfesio bat #40 Xabier Lete – Lore bat, zauri bat

Zer esan dezaket Xabier Leteri buruz originala izateari utzi gabe. Euskal Herriak eman duen abeslari, idazle, poetarik maitatuenetako bat izan zen Lete. Euskal kulturaren gailurretako eta herrikoietako doinu eta letra askoren asmatzailea izan zen Lete. “Izarren hautsa”ren letra eta “Nafarroa, arragoa”ren letra eta doinua bereak dira, adibidez. Eta zer esan dezaket 1977an argitaraturiko “Lore bat, zauri bat” albumaren abesti batzueri buruz aurretik esanda dagoena errepikatu gabe. “Haizea dator ifarraldetik” eta “Xalbadorren heriotzean”, esate baterako, agitz hunkigarriak agertzen zaizkigu. “Teologia, ideologia”n erlijioaren eta polikitaren arteko burruka antzezten da. Bildumari izena ematen dion abestia Salvador Allenderen alabari, Beatriz, dago eskeinia, 1977an bertan bere buruaz beste egin bait zuen Kuban errefuxiatua zegoela 1973an Pinochetek, EEBBen laguntzarekin, bere aita, bere buruaz beste egin zuen honek ere diktatoreak harrapatu baino lehen, boteretik bota zuenetik. Eskerrik asko, Xabier, zerutik lurrerako gure bidai hontan abesteko eta borrokatzeko arrazoi pisudun bat emateagatik!

Lore bat, konfesio bat; Album bat, zauri bat

Hurrengo podcasta

kus kus doinuak_131212

ol. Abe 13 , 2013