20131204_Erozemat_Senegal

senegalXauen bidaiak eramaten duen Alberto etorri zaigu oraingoan Radixu irratira.  Bizikletaz pedaleatzen Afrika Beltza ezagutzeko asmoa daukagu; Senegal hain zuzen ere, eta konkretuki Casamance eskualdea.

Africa den bezala ezagutzeko aukera paregabea bizi nahi dugu intentsitate handiko bidaia honetan.

Bizikletaz abiatzeak hango bide, bidexka, bidezidor, errepide eta hondartzetatik ibiltzeko aukera ezberdin eta kontraste handikoak eskainiko digu. Batzuetan sekulako lasaitasun ederra izango dugularik inguruan paisaia ikusgarriarekin batera, bestetan ordea, hirietan eta oihanean, jendearen iskanbila eta musikaren erritmo bizia eta alaia izango dugu gure artean.

Bertako herri txikitan musika eta erritmo bizia beti present izango dugu eta baita bertako biztanleen adiskidetasuna ere.

Djola herriak erakutsiko digu bertako biztanleen bizimodu berezia, ohiturak, erritualak eta tradizioak Campements Vilagoisetan ostatu hartuko dugu eta. Campements hauek herriko kanpamendu moduan ezagunak dira.

Gure bizimodu okzidental honetan pairatzen dugun estresa albo batera utzi eta Afrika ezagutu dezagun bertako jendea ezagutuz, leku ezberdinak, kolore biziak, usai bereziak eta irribarre kuriosoak batez ere bizikletaz agertzen garenean.

Hurrengo podcasta

GORA ETA BEHERA (177) "Bihotza askatuz..."

az. Abe 4 , 2013