Adesalambrar 2013ko Ekainaren 11a

Gaur ere asteko kronika laburrarekin hasi dugu irratsaioa, Siria, Kolonbia, Kenya… bisitatu ditugu. Ondoren Carmen Cariño elkarrizketatu dugu. Mexikarra da eta asteon Euskal Herrian dago Askapenaren eskutik. Mexikoko jatorrizko herrien erresistentzia prozesuen berri eman digu, batez ere Triqui herriarena, bere aizpa komunitate horren aldeko martxa baketsu batean hil baitzuten. Emakumeen papera ere azpimarratu du borroka hauetan. Azkenik, Txente Rekondok Turkian jaso diren azken mugimendu politikoak aztertu ditu.

Hurrengo podcasta

Adi 13 06 11

az. Eka 12 , 2013